Berriak

Kontrataziorako laguntzak Getxoko enpresentzat

2018/11/12

Azaroaren 13tik otsailaren 8ra bitartean zabalik egongo da Getxoko enpresentzako kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea. Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan, Udalak kontrataziorako laguntza-deialdi bat argitaratu du udalerriko enpresentzat, langabezian dauden pertsonak kontratatzeko helburuarekin.

Deialdia Gexoko enpresa, komertzio, autonomo, elkarte eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat nahiz beste mota bateko entitateentzat da, Lanbiden izena emanda dauden langabetuak kontratatzeko. Enpresak izango dira langabetuak aukeratuko dituztenak.

Horretarako 253.565€ bideratuko dira. Diruz lagundu ahalko dira 2018ko ekainaren 21aren eta abenduaren 31 bitartean hasten diren kontratuak. Kontratuen gutxieneko iraupena 3 hilekoa izango da eta lanaldi osoan jardun beharko dute kontratatutako langileek. Kontratuen % 40, gutxienez, emakumeentzat izango da.

•             Gehieneko laguntza: 3.000 euro 3 hileko kontratuetarako, lanaldi osokoak. Zenbateko hori 4.500 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira.

•             Gehieneko laguntza: 6.000 euro 6 hileko edo gehiagoko kontratuetarako, lanaldi osokoak. Zenbateko hori 9.000 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira.

•             Lan egindako denboraldiarekin proportzionala den zenbatekoa 3 eta 6 hilabete arteko kontratuetarako, lansaio osoan.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +