Berriak

Makaleta etorbidearen birmoldatzea

2018/11/07

Jendaurreko bi erakusketetan erakutsiko zaie hiritarrei Makaletako etorbidea birmoldatzeko proiektua, Fadura-Salsidu arteko zatian, Udalari emandako antzinako foru-errepideko azken tartea. Azaroaren 7tik 19ra erakutsiko da proiektua Fadurako Udal Kiroldegian eta Algortako Kultur Etxean (Villamonte). Egitasmo horren jarduketa nagusiari dagokionez, bi biribilgune eraikiko dira, bat Udal Kirol-Hirian sartu eta irteteko (igerilekuetako eraikinera, pilotalekura, tenis eta padel pistetara… sartzeko egungo bidegurutzearen parean), eta bigarrena Las Uves aldean, Mª de Ybarra plazaren parean. Proiektuan jasotzen denez, jarduketa-eremua 22.536 m2-koa da, lanak egiteko epea 10 hilabetekoa da eta beren aurrekontua 1.900.000€ (horietatik, 1.380.000 Foru Aldundiak jarriko ditu).

 

Argibide gehiago

Infografia guztiak

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +