Berriak

Urriaren Osoko bilkura

2018/10/31

Guken abstentzioarekin eta gainerako talde politikoen aldeko botoekin, Udalbatzak ontzat eman du 327.000 euroko kreditu gehigarria, Bizkaia Zubiko plazan, Gernika parkean eta San Ignazio parkean komun publikoak instalatzeko xedez. Horiez gain, gaur egun honako toki hauetan daude komunak: Aixerrotako pasealekuan; Areetako Kaiko pasealekuan, La Bola hondartzaren ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak atzo bertan adjudikatu zuen hura berritzea, 160.000 euroan); San Ignazio plazan; Ereagako Turismo Bulegoko eraikinean; Bolueko landetan; eta Areetako hondartzan (bertan dagoena aldatu egingo da, eta lizitazio-prozesuan dago aldaketa).

Bestalde, 175.000 euroko beste kreditu gehigarri bat onetsi da, Getxon zati organikoaren bilketa hobetzeko xedez etxez etxeko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina gauzatzeko (aipatutako hondakin organikoak edukiontzi marroian botatzen dira) eta alderdi guztien aldeko botoekin (Guken aurkako botoa salbu), Udalbatzak onartu du udaleko langileen ordainsariak igotzea; hala, % 1,5ko gehikuntza izango dute urtarriletik ekainera, eta % 1,75ekoa uztailetik abendura.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +