Berriak

Thinking Fadura

2018/09/13

Getxo Kirolak sustatutako thinking Fadura prozesuaren parte-hartze fasea amaituko da hurrengo astean; horren bitartez, herritarrei galdetu nahi zaie zer uste duten etorkizuneko kirol-parkean hainbat elementu berri jartzeari buruz. Elementuek honako helburu hauek izango lituzkete: jarduera fisikoa maiz egitea bultzatzea; ingurumena hobetzea; aisiaren, osasunaren eta kirolaren sektoreetan enplegua areagotzea; eta espazioetako sarbidea nahiz kontrola hobetzea. Jasotako informazio guztia aintzat hartuta, Thinking Fadura prozesuko taldeak 10 espaziotan jardun nahi du; horretarako, 45 atariko proposamen dauzka eta irailaren 20an (osteguna), 19:00etan, eztabaidatuko dira Fadurako ekitaldi-aretoan. Horrez gain, hilaren 20an, 11:00etan, Fadurako atondoan, parte-hartze izaerako prozesuan jasotako proposamen guztiak bilduko dituen erakusketa interaktiboa egongo da.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +