Berriak

Manuel Gainza aparkalekua

2018/07/27

Udal gobernuak Manuel Gainza plazako lurrazpiko aparkalekua, Algortako Bolue, Euskalerria eta Telletxe kaleen artekoa, eraikitzeko lanak lizitaziora ateratzea onartu du (Kontratugilearen profilean www.getxo.eus webgunean). Txandatze sistemako lehenengo aparkalekua izango da, egoiliar eta abonatuentzat. 243 aparkaleku edukiko ditu ekipamendu berriak, hiru solairutan banatuta. Guztira eraikiko den azalera 7.600m2-koa da. Sarrera Telletxen izango du eta irteera Bolue kaleko jaitsieran. Lanak lizitaziora aterako dira 3,9 milioi euroko zenbatekoan eta egiteko 16 hilabeteko iraupena izango dute (aurkezten diren enpresek epe hori hobetu ahal izango dute).

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +