Berriak

Uztailaren osoko bilkura

2018/07/25

Getxoko udalbatzak, hirugarren urtez jarraian, 250.000€-ko gehigarrizko kreditua onartu du etxebizitzen alokairurako diru-laguntzatarako, gazteen emantzipazioa sustatze aldera, udal ordezkaritza duten alderdi guztien aldeko botoekin, Guk-ena izan ezik, hori abstenitu egin baita. Diru-laguntza horiek gobernu taldearen etxebizitza planean eta 2016an EH Bildurekin adostutako hitzarmenean oinarritzen dira.

Gehigarrizko beste bi kreditu ere onartu dira. Bata, 130.000€koa ur-kiroletako ekipamendutarako, eta bestea 37.000€koa Sarekide, Getxoko boluntariotza entitateen elkartearentzat eta Caritasentzat. Lehenengoak 22.150€ jasoko ditu eta bigarrenak 15.000€.

Informazio gehiago

Osoko bilkura osoa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +