Berriak

Nazioarteko Blues Jaialdia

2018/07/11

 

Uztailaren 19tik 22ra Blues doinuak izango dira nagusi Getxon 30. Nazioarteko Blues Jaialdiaren eskutik. Aurten, Coco Montoya, Bette Smith, The Excitements eta The Blues Morning Singers izango dira saio nagusien protagonistak. Ohi bezala, kontzertuak Algortako Biotz Alai Abesbatza plazan izango dira; ostegunean, 20:00etatik aurrera eta gainerakoak, 21:00etan. Aurtengo egitaraua borobiltzeko, saio horiez gain, doako lau kontzertu eta kaleko desfileak hartuko ditu jaialdiak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +