Berriak

Ekainako Osoko Bilkura

2018/06/28

Pleno junio

Getxoko Udalak, gaur, udal gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin, Guken eta EH Bilduren aurkako botoekin, eta Ciudadanosen abstentzioarekin, osoko bilkura arruntak berriro ere goizean egiten hastea onetsi du. Oraingo egun berean egingo da, hileko azken asteazkenean, 09:00etatik aurrera.

Udal  gobernuak esan duenez, “frogatuta dago arratsaldeko ordutegian herritarren parte hartzea eskasagoa dela goizeko ordutegian baino”. Bestalde, neurri honen bidez “zinegotzien eta bilkuretara doazen profesionalen laneko eta familiako bizitza kontziliatu nahi da, sarritan bilkura hauek gauera arte luzatzen baitira”. PP ados agertu da argudio horiekin. Taldeak esan duenez, “azken urteetako esperientziak esaten digu parte hartzea handiagoa dela goizeko osoko bilkuretan, arratsaldean eta gauean egiten direnetan baino”.

Guk eta EH Bildu ez daude ados argudio hauekin. Uste dute “bakarreko dedikazioa dutenei bakarrik egiten diela mesede; beste lan batzuk dituztenentzat eta politika profesionalizatzearen aurkakoak direnentzat kaltegarria da”.  EH Bilduk, beste batzuetan esan denez, uste du “goizeko ordutegiak herritarren parte hartzea kaltetzen duela”.

Osoko bilkurak arratsaldez egin izan dira 2011. urteaz geroztik.

Informazio gehiago

Osoko Bilkura osorik

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +