Berriak

2019ko aurrekontu parte-hartzaileen lehenengo fasea

2018/06/14

Participativos

Ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen lehenengo fasea garatuko da. Horretarako Udalak milioi bat euroko diru-saila esleitu du.

Proposamenak honako pertsona hauek plantea ditzakete: Getxon erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako edozein herritar; ordenamendu juridikoarekin bat etorrita, nortasun juridikoa duen elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, elkargo, zuzenbide publikoko korporazio edota beste mota bateko erakunde baten ordezkaria.

Getxotarrek teknika edo ekonomiaren aldetik bideragarriak diren proposamenak aurkeztu ahal  izango dituzte; Getxon bizi diren herritar guztien interesa edo onura lehenesten dituztenak, eta arlo hauei lotutakoak, udal-eskumenekoak baldin badira: Kultura, Euskara, Ekonomia Sustapena eta Turismo, Berdintasuna, Gazteria, Ingurumena eta Gizarte Zerbitzuak.

Ezin izango dira aurkeztu hurrengo hauek: Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuekin erlazionatutako proposamenak: kaleak atontzea, ondarea, etxebizitza…; udal-eskumenekoak EZ diren proposamenak; udalerriaren lurralde-oreka bermatzen EZ duten proposamenak ezta proposamena gauzatzeko ardura pertsona, erakunde zein talde zehatz batek badauka; izan ere, proposamena lehenetsi eta udal aurrekontuen proiektuan txertatuz gero, dagokion udal sailak kudeatu eta bideratuko du. 

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +