Berriak

PPk 2018ko aurrekontuen akordioa apurtu du

2018/06/06

 

Getxoko PPk udal gobernuarekin (EAJ-PNV eta PSE-EE) 2018ko aurrekontuaren inguruan adostuta zuen hitzarmena apurtzeko hartu duen alde bakarreko erabakia dela eta, Getxoko udal gobernuak honako hau adierazi nahi du:

1.Udal gobernua oso damututa dago Getxon aurrekontuaren inguruan sinatutako akordioa alde bakarretik apurtzeko PPk hartu duen erabakia; izan ere, aurrekontu hitzarmen hori argi eta garbi onuragarri zen hiritar getxotarrentzat, udalerriarentzat garrantzitsuak diren proiektuak bultzatzea zekarrelako, hala nola Areetako geltokia plazaren zaharberritzea, Neguriko geltoki zaharraren eskualdatzea edo etorkizuneko Getxoko hirigintzaren definiziorako  oinarrizko printzipioen zehaztapena.

2.Udal gobernuak uste du PP dela Getxoko bizilagunen aurrean azalpenak eman beharko dituena, hots, zergatik zigortzen diren hiritar getxotarrak, akordioa apurtu izana justifikatzeko arrazoitu dituen udalaz gaindiko zirkunstantziengatik.

Hau da, zergatik Getxok pairatu behar dituen estatuaren eremuko politikagintzan sortutako egoeren ondorioak.

3.Dena den, PPk hartutako erabakiari garrantzi izpi bakar bat ere kendu barik, halako konpromiso garrantzitsu bat, itxita dagoena eta jendaurrean aurkeztu dena, ez betetzeak aurrekari bat suposatzen baitu, udal gobernuak ez dio etsiko bere ahaleginari, udalerriak aurrera egin dezan errazteko; eta  horretarako, elkarrizketa eta desberdinen ateko akordioa funtsezko tresnak dira. Eta hitzarmena apurtzeko PPk alde bakarreko erabakia hartu badu ere, gobernuak bere eskua luzatzen dio berriro aipatutako alderdiari, baita udaleko gainontzeko alderdiei, elkarguneak eraikitzen jarraitzeko, hiritarren mesedeetan.

4. Azkenik, PPrekin sinatutako hitzarmenean jasotako proiektu eta ekimenen balorazioa gordetzen du beretzat, udal aurrekontuaz gaindi dituen tresnekin haiek bultatzea erabakitzeko, beti ere 2016-2019 Legegintzaldi Planean agindutakoa kontuan hartuz, legegintzaldi honetako bide-orria finkatzen baitu.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +