Berriak

“Denon artean” liburuaren aurkezpena

2018/05/16

Beca mujeres

Datorren astelehenean, maiatzak 21, 19:30ean, Romo Kultur Etxean, RKEn, Denon artean, Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko bekaren liburua aurkeztuko da,  David Beorlegi Zarranz egilearen eta parte hartu duten emakumeen elkarteetako kideen partaidetzarekin.  10.000€koa den beka Getxoko Udalak ematen du, emakumeek historia eta bizitza kulturalean, sozialean, ekonomikoan edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea.

Denon artean azterlana udalerriko liburutegi eta elkarteen artean banatuko da. Udal web gunean ere ikusgai dago: www.getxo.eus  eta herritarren batek interesa izango balu, Berdintasuneko Zerbitzura jo ahal izango du, 94 466 01 36 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus  helbide elektronikoan. 

 Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +