Berriak

Bandera urdina Ereaga eta Arrigunagan

2018/05/09

Bandera azul

Ereaga eta Arrigunagako hondartzak dira Bizkaian 2018an Bandera Urdina izango duten bakarrak. ADEAC-FEE Ingurugiroko Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Elkarteak, sari hori ematen duen erakundeak, eman du dagoeneko ezagutzera aurten ingurumen kalitatearen ikur hori jaso duten hondartzen izenak. Hondartza biek ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak dituzte.

Ingurugiroa eta natura errespetatuz, itsasertzaren eta hondartzen gestioan egindako ahaleginagatik dohainik ematen da ikur urdina. Bandera Urdinak aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana egiaztatzen du, tartean,  bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna, ingurumen informazio eta hezkuntza, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak. Bandera Urdinaren azken helburua da turismoaren garapen jasangarria eta hondartzetan eta inguruetan Ingurumenarekin kudeaketa errespetutsua lortzea.

Itsasoko uraren eta hondartzako inguruaren kalitatea egiaztatzeaz gainera, bandera hau eskuratzeak egiaztatzen du Getxoko Udalak duen konpromisoa, ingurumenaren jasangarritasunarekin eta ingurumen sentsibilizazio, trebatze eta heziketarekin; urte osoan zehar aurrera eramaten ari den etengabeko lana da, ez soilik udan egiten dena, udalerri jasangarriago bat lortzeko”, adierazi du José Luis Landa Ingurumen zinegotziak.  Horrez gainera, “bandera urdinaren sari honek gure bi hondartza hauen garrantzia areagotzen du udalerriko baliabide turistiko nagusietako bezala, non datozen bisitariak gero eta gehiago diren”, azpimarratu du Landak.

Ereagako hondartzan hamaikagarren urtez izango da bandera urdina eta Arrigunagakoan bederatzigarrenez

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +