Berriak

Thinking Fadura 2. Fasea

2018/04/12

Getxo Kirolakek Thinking Fadura-ren bigarren fasea jarri du abian; hau da, herritarrek parte hartzeko prozesua, Fadurako kirol instalazioak diseinatzeko eta aldatzeko, espazio publiko berri bilaka daitezen. Bertan, sarrera libreko parkea eta instalazioak izango dira Getxo Kirolak-eko abonatuek kirola egin dezaten. Bigarren fasea datorren ostegunean, apirilaren 19an, 19:30ean hasiko da, Fadurako ekitaldien aretoan, prozesuan parte hartu edo hori ezagutu nahi duten pertsona guztientzat irekia izango den informazio-saioarekin.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +