Berriak

Romo Kultur Etxea

2018/04/09

Gaur, astelehena, apirilak 9, Romo Kultur Etxea-RKEren lehenengo zerbitzuak ireki dira publikoarentzat: udal euskaltegia, liburutegiak (haurrena eta nagusiena), Gaztelekua, erakusketa aretoa, uzteko gelak, Kultur Etxeko tailerrak, eta entsegu-gelak (instrumenturik gabe). Gainontzeko zerbitzu eta instalazioak apurka-apurka zabalduko dira hurrengo hilabeteetan. Plaza eta bere ingurua egokitzeko lanean ari dira oraindik, ondoren aukeratutako zabuak ipintzeko.

Hasiera batean, instalazioen ordutegia honako hau izango da: 08:00etatik 14:30ak arte eta 16:00etatik 22:00ak arte, astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 13:00ak arte larunbatetan.

Liburutegien eta auto-mailegu zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da: 08:30 - 14:30 eta 16:00 - 20:30, astelehenetik ostiralera; eta 09:00 - 13:00, larunbatetan.

Apirilaren bigarren hamabostalditik aurrera bisita gidatuak egingo dira nahi duena joan dadin instalazioak ezagutzera.

Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +