Berriak

Ibarbengoako sabotajea

2018/03/11

Getxoko alkateak, Imanol Landak, argi eta garbi gaitzetsi du Ibarbengoako aparkalekua eraikitzeko lanen aurka egindako sabotaje ekintza; 40.000€tik gorako kalteak eragin ditu. Alkatearen esanetan, “indarkeriazko ekintza izan da, inolako justifikaziorik eta legitimaziorik ez duena” eta, halaber, “iraganeko kontua den indarkeria fisikoan oinarritutako era honetako estrategien alde egiten duenik oraindik gure herrian egotea” deitoratu du. Alkateak bere babes osoa eta erabatekoa adierazi dio behin eta berriz Eusko Jaurlaritzari Ibarbengoako aparkalekuaren eraikuntza dela-eta, baita sabotajearen egileen kontra aurkeztutako salaketa dela-eta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +