Berriak

Emakumeen Nazioarteko Eguna

2018/03/07

 

Getxoko Udaleko Bozeramaleen Batzordeak, bihar, martxoaren 8an, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, adierazpen instituzional bat onartu du aho batez.

Getxoko Udalak hitza ematen du

•          Sentsibilizazio eta trebakuntza-programak garatuko dituela, zaintzan eta etxeko lanetan gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko eta erabakitzeko guneak emakumeekin partekatzeko.

•          Bere eskumenen alorrean lagunduko duela zaintza babesteko baliabideak eta zerbitzu publikoak garatu eta finkatu daitezen, eta zaintzen arloan erantzunkidetasun sozialerako komunitateko estrategien artikulazioa sustatu dadin.

•          Udaleko politikak genero-ikuspegiarekin garatuko dituela.

•          Balioen transmisioa azpimarratuko duela, berdintasunezko gizartea lortzeko kultura-aldaketak susta daitezen.

•          Zaintza lanak egiten ari diren baldintzei buruz sentsibilizatzea, gehien bat egiten ari direnez eta onarpen ekonomiko eta sozial ezaren ondorioak zehazteaz, eta baita pertsona horientzat egoera bidegabearen iraunkoratasunaz ere.

Azkenik, herritarrei dei egiten die martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu eta deituko diren ekitaldi eta ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.”

Testua osorik

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +