Prentsa Oharrak

Salsidu etorb.eta Bolue kalearen arteko bidegurutzean egingo den bide berrantolaketak asko hobetuko du oinezkoen zirkulazioa alde horretan

2017/09/28

Udalak bide-sarea berrantolatzeko lanak egingo ditu Salsidu etorbidearen eta Boluek alearen arteko bidegurutzean, Algortan; zonalde hori berrurbanizatzeko lanak ere egingo ditu. Proiektu hori ‘Getxo txukun. Auzoz auzo, kalez kale’ programan jasotzen da. Udal Gobernuak babestutako programa da, non auzotarren iradokizun eta proposamenak jasotzen diren udalerria osatzen duten auzoak hobetzeko, lan txikietara zuzendutako aurrekontuarekin egin daitezkeen jarduketen bitartez, hain zuzen ere. Lanak laster hasiko dira, horiek amaitzeko epea bi hilabetekoa izango da, obra hasten denetik, eta aurrekontua 170.000€koa da.

Izan ere, aipatu du alkate Imanol Landak, “Bidezabal eta Beato Domingo Iturrate kaleak, Ollarretxeko errepidea eta Salsidu etorbidea mugarri dituen esparru honetarako gauzatu dugun ‘Getxo txukun’ ekimenean jasotako lan garrantzitsuenak dira Salsidu etorbidearen eta Bolue kalearen arteko bidegurutze honetan egingo ditugunak; eta ekimenean parte hartu dutenek ere lehenetsi dituztenak”.

Helburu horretarako, “biribilgune obalatua” eraikiko da Bolue eta Salsidu kaleen arteko konexioan, eta ondorioz, arbola bat lekualdatu beharko da, egun Bolue eta Villaondoeta kaleen arteko oinezkoen babesgunean dagoena.

Esparru guzti hori berrurbanizatzeko jarduketari dagokionez, proiektuan ere aurreikusita dagoena, erdiko gunea urbanizatuko da eta Bolue kalea Salsidu etorbidea, Villamonte eta Villaondoetarekin elkartzen den tokietako espaloi-lerroetan aldaketak egingo dira. Horri esker oinezkoen zirkulaziorako baldintzak hobetuko dira, erdiko gunean ez ezik bertako sarreretan ere. Halaber, galtzada zolatuko da jarduketak hartzen duen eremu osoan, 2.000 m2 inguruko azalera duena; ureztaketa mekanikoa ipiniko da lorategi-gunean, landare berriak edukiko dituen; eta argi-puntu bat kokatuko da erdiko oinezkoen pasabide berrian.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +