Prentsa Oharrak

Algortako etorbidean bidea berrantolatzeko proiektuan aurreikusitako lanen aurreneko fasea hasiko da

2017/09/01

panela

Datorren astelehenean, hilak 4, hasiko dira Udalak “Algortan Irisgarritasuna, Trafikoa eta Aparkamendua Hobetzeko Proiektua”-ren aurreneko fasean aurreikusitako lanak. Udalak bultzatutako proiektu horretan jasotzen da Algortako etorbidea eta Mariandresena kaleetan irisgarritasuna hobetzea; Euskal Herria kaleko tarte bat (Mariandresena eta Amezti artekoa) oinezkoentzat egitea eta lurrazpiko parking bat eraikitzea Manuel Gainza parkean, 243 aparkalekukoa. Lan horien aurrekontua, guztira, 7.000.000€koa da. Orain hasten den lehenengo fase honetan, Algortako Etorbidearen berrurbanizazioa gauzatuk oda, Andrés Cortina eta Torrene kaleen artean. Datorren astean zehar, 4tik 8ra, obra hasi aurreko prestaketa-lanak egingo dira: Tangora plazan obra-txabolak ipiniko dira, topografia lanak egingo dira eta dauden zerbitzuak berrikusiko dira, besteak beste. 1.1 Fase honetako lanak, zentsu hertsian esanda, astelehenean, irailaren 11n, abiatuko dira eta uste da hilabete bat iraungo dutela. Lanak amaitu arte, tarte horretan ibilgailuek errei bakarretik joan beharko dute eta oinezkoek ezkerreko aldean dagoen espaloitik edo Basagoiti etorbidetik ibili ahalko dute. Lanak ezkerreko aldera eramango dituztenean, ibilgailu eta oinezkoek eskumako aldetik ibili beharko dute. Algortako Etorbidean, Telletxe eta Torrene kaleen artean, bidea berrantolatzeko proiektua udal Gobernuak PPrekin adostutako hitzarmenaren emaitza da, eta oinezkoentzako esparruak indartuko ditu. Jarduketa horrek aurreikusten du ibilgailuentzat zirkulaziorako bide bakarra sortzea, espaloi berriak -irisgarritasun araudia beteko dutenak- eta ilarako aparkamendu tarteak egokitzea, kalearen zabalerak uzten duen lekuetan. Horrekin batera, eremu guztian zoladurak, galtzadako akaberak, espaloiak eta garajeetako sarbideak ere berrituko dira; hiri-altzari berriak (paperontziak...) ipiniko dira; argiteria publiko guztiz berria instalatuko da (LED teknologiadun argi-zutabeak); eta saneamendu-sare berria jarriko da.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Asteazkenak 17)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 04.00etatik 06.00etara eta 16.00etatik 18.00etara eta osteguneko 04.00etatik 07.00etara eta 17.00etatik 19.00etara

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan osteguneko 00.00etatik 24.00etara

 

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +