Prentsa Oharrak

Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak erabiltzeko eskaerak aurkezteko epea

2017/07/21

Datorren irailaren 11ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalaren Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalen doako erabilpena lortu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea. Udal Gizarte Zerbitzuetako arloan lan egiten duten elkarteei zuzenduta dago Zentroa eta emate hori egoitza gisa eta baita komuneko tokiak aldi baterako jardueretarako erabiltzeko izango da.  Noizbehinkako jardueretarako guneen erabileraren ematea ez da deialdi honetan aurreikusten, hori urte osoan zehar eska baitaiteke, eta bere ematea libre dagoen tokia eta ordutegiaren araberakoa izango da. 

Gobelaurre zentroak463 metrokoadroko azalera du eta egoitzetarako tokiak,   aldi baterako jardueretarako espazioak (tailerrak, prestakuntza- ikastaroak…)  eta   noizbehinkako jardueretarako ere  (jardunaldiak, bilerak…) ditu.  

Izaera juridiko propioarekin, etekin asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dute aipatutako tokien erabileraren ematea, Getxoko Udalean eta/edo Eusko Jaurlaritzan erregistratuta baldin badaude eta helburu sozialak baldin badituzte. 

Eskaerak udalerriko HABetan aurkeztu ahal izango dira, eta baita Gizarte Zerbitzuek Algortan (Urgull kalean, z/g) duten egoitzan, edo legeak aurreikusitako tokietan ere. 

informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +