Prentsa Oharrak

Udalak 391.737€ bideratuko ditu Garapeneko Lankidetzako proiektuetarako diru-laguntzetarako

2019/02/18

Otsailaren 19tik martxoaren 18ra bitartean zabalik egongo da Garapeneko Lankidetzarako proiektuen urteroko diru-laguntzak eskatzeko epea. Aurten ere Getxoko Udalak 391.737€ banatuko ditu ohiko hiru diru-laguntzen ildoen artean. “Garapen Iraunkorreko Helburuak Garapeneko Lankidetzarako ezinbesteko erreferentzia dira, eta hori dela eta, diru laguntza deialdi honetarako ezinbestekoak. 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean daude txirotasuna ezabatzea, klima aldaketari aurre egitea, hezkuntza, emakumeen berdintasuna, ingurugiroaren defentsa edo eta gure hirien diseinua.”, azaldu du Irantzu Uriartek, Garapeneko Lankidetzako zinegotziak. 

Diru-laguntza lankidetza alorrean lan egiten duten pertsona juridikoek eskatu ahal izango dute, esate baterako, GGKEek, kongregazio erlijio-kongregazioek. Informazio gehiago www.getxo.eus/eu/cooperacion-al-desarrollo/subvenciones helbidean. Eskaerak Udaleko webgunearen Administrazio Elektronikoko Bulegoan aurkeztu beharko dira: www.getxo.eus 

Diru-laguntzen ildoak

Lehenengo diru-laguntza ildoak 320.000€ izango ditu, txirotutako herrialdeetan aurrera eramaten ari diren proiektuak finantzatzeko. Horien bidez tokian tokiko gaitasuna eraldatzeko aldaketak bultzatu nahi dira. Horretarako, genero ikuspegia kontuan hartzen duten ekimenek lehentasuna edukiko dute eta baita PNUDek egindako Giza Garapenerako Indize baxua edo oso baxua duten alde geografikoek ere. 

Bigarrenez, 56.737€  herritar getxotarrei zuzendutako Sentsibilizazio eta Garapeneko Hezkuntzako proiektuen artean banatuko ditu Udalak. 

Hirugarren ildoak 12.000€ aurreikusten ditu krisi egoerei aurre egiteko, eta eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1era arte luzatuko da.  Krisi egoerak natur kausek edo gatazkek eragin dezakete. Lehen mailako beharrak asetzeko ere izan daitezke edo bere bat-batekotasunagatik aurreko ataletan sartzen ez direnetarako ere. 3.000€ ere adingabeen harrera programetarako izango dira. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +