Prentsa Oharrak

“Berrikuntza kultura jasangarrian” jardunaldia Getxon

2018/10/10

Areetako Andres Isasi Musika Eskolak eta Getxolanek “Berrikuntza kultura jasangarrian” izeneko jardunaldia hartuko dute hilaren 18an (osteguna); Karraskan Elkarteak antolatu du, Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Enpleguko Zerbitzuekin nahiz Getxoko Kultur Etxearekin elkarlanean. Bertan, kultura jorratuko da garapen jasangarriaren laugarren euskarri gisa, sormen-erakunde jasangarrien eskutik.

Jardunaldian honako galdera hauek erantzungo dira: Nola ezarri artearen zein kulturaren eta garapen jasangarriaren arteko lotura? Nola eragiten die kultura- eta sormen-sektoreei? Ze zentzutan dagokigu eta zer egin dezakegu artistak, kultura-kudeatzaileak, bitartekariak eta komisarioak garen aldetik? Zein betekizun izan dezakete kulturak eta sormenak? Nola sor dezakegu jasangarriagoa den gizartea?

Programa bat egin da arte eta kulturako hainbat esparrutako profesionalekin, jasangarritasunari eta kultura- zein sormen-eragileen eginkizun garrantzitsuari buruzkoa. Horren bitartez, gizarte jasangarriaren ereduak bilatuko dira (gizartearenak oro har eta erakundeenak zehazki), sormen-erakunde jasangarriak bultzatzeak duen garrantziaz kontzientziatze aldera.

Jardunaldiko hitzaldiak eta aurkezpenak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan egingo dira, 09:30etik 14:00etara; mindfulness teknikan oinarritutako Hakomi Metodoaren tailerra eta bazkaria, berriz, 14:00etatik 19:00etara egingo dira, Areetako Getxolaneko lokaletan.

Programa eskuragarri dago hemen: https://bit.ly/2OQvuKk  

Izen-emateak: https://bit.ly/2NprfR7 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +