Prentsa Oharrak

Getxoko klubek hogei kirol campus eskainiko dituzte udaldian

2018/06/06

errugbia

Zenbait kirol klubek, Getxo Kirolak-ekin elkarlanean, hogei kirol campus eskainiko dituzte udaldian. Eskainiko diren kirol modalitateak dira: gimnastika erritmikoa, kirol-anitza, saskibaloia, igeriketa, tenisa, futbola, irristaketa, hockeya, errugbia, xakea, kayaka, bel, padel-surfa, triatloia eta eskalada. Kirol jarduerak Fadura, Gobela eta Andra Mariko kiroldegietan egingo dira, baita Ereagako hondartzan edo Kirol Portuan, kirol modalitatearen arabera.

Kirol campusak eskolako opor garaian antolatzen dira herriko umeei aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko eta familia eta lana bateragarri egiteko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +