Prentsa Oharrak

Eragina izango dute zirkulazioan Algorta etorbideko euri-sare eta asfaltatze lanek

2018/03/23

Algortako etorbideko Telletxe eta Andrés Cortina kaleen arteko zatia itxi egingo da zirkulazioarentzat martxoaren 26tik, astelehenetik, apirilaren 6ra, ostiralera, bitartean, Algortako etorbideko 71 zenbakitik Telletxe kalera arteko uri-sarean lanak egingo direla eta, eta baita Telletxe eta Andres Cortina kaleen artean asfalto inprimatua amaitzeko ere. Lan horiek Algorta etorbidea urbanizatzeko proiektuaren barruan dira. Lanok hurrengoak eragingo dituzte: 

- Zirkulazioa moztea Telletxe eta Andres Cortina kaleen artean, garajeetan sartzeko eta bizilagunentzat izan ezik. 

- Etorbidearen zati horretara, Aretxondo kalera eta Biotz Alai eta San Nikolas plazetako garajeetara sartzeko, Saistegi-Torrene-Algortako etorbidetik egin beharko da, eta horregatik, Algortako etorbideko zatiak zirkulazio-noranzko bikoitza izango du, Torrene kaletik.    

- Algortako etorbidearen ezaugarriak direla eta, aipatutako zatian (zirkulatzeko bide bakarra eta gelditzeko gune bat-ez jarraia), irteten diren ibilgailuek lehentasuna izango dute eta sartzen direnek gelditzeko guneak itxaroteko gune gisa erabili beharko dute, eta beraz, aipatutako egunetan ezin izango da aparkatu. 

-  Algortako Geltokia plazaren ondoan dagoen Telletxe kaleko errepideko ezkerreko bidea, oinezkoentzako pasabidetik Algortako etorbidera artekoa, behin behinean erreserbatuko da zamalanetako gunea izateko.    

-  Udalak beharrezko seinaleztapena ipiniko du, semaforoak ere jartzearekin batera. 

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +