Prentsa Oharrak

Luis Mari Arana eta Zabalketa elkartea, urteko pertsona eta entitate boluntarioak

2017/12/22

sarituak

Luis Mari Arana Diez, Argia Fundazioko kideak eta Zabalketa elkarteak, SolidariUP proiektuagatik, jaso zuten atzo arratsaldean urteko pertsona eta elkarte boluntarioaren sariak, hurrenez hurren, SAREKIDEk, Getxoko entitate boluntarioen elkarteak emanda, Udalaren laguntzarekin Romoko Gobelaurre Boluntariotza zentroan ospatutako ekitaldian. XXIV. Boluntariotza Topaketan, Juanjo Quiñones, SAREKIDEko burua, Imanol Landa, Getxoko Alkatea, Elena Coria, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren, besteak beste.

Zabalketa elkartearen SolidaridUP

Zabaleketa elkartearen SolidaridUP proiektuak Getxoko Udalaren hainbat sailaren laguntza du eta bere helburua da mugimendu solidario bat sustatzea udalerrian, Nazio Batuen Garapenerako Helburu Jasangarrien 17.aren (garapen jasangarrirako balibideak eta harremanak sendotzea) ildotik. Ekimena sortu zen Zabaleketa elkarteak 2013an Filipinetan izandako lurrikarak eta tifoiak eragindakoari laguntzeko larrialdi laguntza kanpainan komertzioek emandako erantzun solidarioaren ondoren sortu zen. Saltoki batzuek elkartasunaren alde zerbait gehiago egiten jarraitzeko interesak bultzatuta sortu zen proiektua. Horretan 16 komertziok (ile-apaindegiak, kafetegiak, jantzi dendak edo liburudendak) hartzen dute parte, hurrengo sei ekimen solidariorekin: Kafe solidarioa, Ordainduta uzten dut zuretzat, Erosi bat, utzi bat, Eskola material solidarioa, Ez bota, berrerabili eta Terapia solidarioa. Abian jarritako jarduerak bazterketa-arrisku egoeran bizi diren pertsonentzat eta familientzat dira, bizi dutenak beren esparru sozial, emozional eta materialean duen eragina murrizteko. Laguntzak udalerriko pertsona behartsuekin lan egiten duten Caritas, Integrando Fundazio eta Sortarazi elkarteen bitartez helarazten dira.

Luis Mari Arana Diez

Luis Mari Arana Díezek saria jaso zuen boluntario gisa entitatean parte hartzen duten pertsona erabiltzaile batzuen ordezkaritzan. Bere zeregina da entitatearen behar batzuei buruzko ezagutza eta laguntza pertsonal eta kolektiboa ematea, hain zuzen ere, izaera solidarioagoko barruko eta kanpoko jarduerarekin zer ikusia duten jarduerei buruz. Arana boluntarioak hurrengo ekintzetan hartzen du parte, besteak beste: Jakien Bankuan, tapoien bilketan eta Gabonetako beste entitate batzuetako kanpainatan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +