Oharrak eta Berriak

Ura kenduko da San Nikolas kaleko auzoan, sareko mantentze lanengatik

2018/05/15

Algortako San Nikolas kalean, edateko ura banatzeko sarean egin beharreko mantentze lanak direla eta, ur horniduraren etetea izango da eta auzo honetako etxebizitzetan eragina izango du. Ez da edateko urik izango bihar asteazkeneko, hilak 16, 22:00etatik osteguneko, hilak 17, 08:00ak arte.

Ezin da zehaztu mozketa erabatekoa izango den edo zenbait etxebizitzatan ur hornidura izango den, ohikoa baino presio gutxiagorekin bada ere.

Udalak barkamena eskatzen du lanok sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +