Oharrak eta Berriak

2018. Urteko errolda fiskalen onespena

2018/05/10

2018 urterako Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga, Hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga, eta espaloien bidez (pasabideak) ibilgailuak finketara sartzeko udaleko jabari publikoa erabiltzeagatiko tasak, Autotaxien aparkalekuen erreserba, Kioskoak, Kutxazain automatikoak, Terrazak eta Estazionamendu araututako  zerbitzuagatiko Tasa-TAO Errolda Fiskalak onartzen dituen 1709/2018 zenbakidun Ebazpena sinatu da.

Erroldak jendaurrean ikusgai jarriko dira Getxoko Udalaren Zerga Kudeaketaren bulegoetan (Kontu-hartzailetzaren Bulegoak, Foruen kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan), 2018ko maiatzaren 11tik 31ra bitartean, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera babestutako datuak izanik, interesdunek egiaztatu egin beharko dute izaera hori.

Borondatezko kobrantzarako 2018ko aldia ekainaren 1etik 30erakoa izango da.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +