Oharrak eta Berriak

Errotatxu 54 eremuko 7 lursaila lehiaketaren bidez (prozedura irekia) besterentzea

2018/05/15

Errotatxu

 

Eskaintzak aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 24tik uztailaren 23ra.

Udalak Errotatxu Industrialdeko 7 lursaila saltzeko lehiaketa deitu du; industria-erabilerako udal lurzatia da. Gobernu Batzordeak onetsi du dagoeneko lehiaketa eraenduko duten baldintza teknikoen plegua, ondoren salmenta-eragiketa gauzatzeko. Lizitazioaren prezioa 630.120€ (BEZa kanpo) da, eta horregatik, aurkezten diren esakintzek aipatutako kopuru bera edo hori baino handiagoa izan beharko dute.

Lursaila, hiri-lurzoru industrial bezala dago sailkatuta eta kalifikatuta, eta  2.233 m2-ko azalera dauka. Errotatxuko 54 eremuan (lehen Zubilleta Industriala zena) dago kokatuta, Andra Mari auzoan, Uribe Kostako korridorearen ondoan. Dentsitate ertaineko eraikin industrialek okupatzen dute. Alde horretarako finkatutako erabilerak Plan Orokorreko Hiri-lurzoruko Ordenantzetan jasota daude, eta horietan ez da aurreikusten etxerik eraikitzeko aukera, industria-erabilerako eremua baita.

Hirigintza zamei dagokienez, 7 lursailak parte hartzen du %15ean Errotatxu Industrialdea Kontserbatzeko Hirigintza Elkartearen gastu orokorretan. Erakunde hori osatu zen Errotatxu industria poligonoaren urbanizazio obrak kontserbatu eta zerbitzuen hornidura eta instalazioak mantentzeko.

Lursaila erosteko proposamenak posta ziurtatuaren bidez aurkeztu ahal izango dira edo Ondare eta Etxebizitza Sailaren udal bulegoetan (Los Fueros kalea 6, 1.), 08:00etatik 14:00etara, astegunetan, bi hilabeteko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean lizitazioaren iragarpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Espedientea ere udal bulegoetan aztertu ahal izango da aipatutako egunetik aurrera.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +