Oharrak eta Berriak

Familia ugarientzako hobaria trakzio ibilgailuen gaineko zergan, familia-errenta estadarizatuaren arabera

2018/05/09

Duela gutxi Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen ordenantzaren aldaketa onetsi da, familia ugarien aldeko hobari bat sartzeko asmoz, 4.2.c) artikuluko c) apartatu berrian jasotako diru-zenbateko, muga eta baldintzekin.

Aldaketa hau 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean. Halere, hobari berria aitortzeko prozedurak exijitzen du ondorioak sortzen diren zergaldiaren aurreko ekitaldian aurkez dadila eskaera. Beraz, hura eskatzeko epea 2018. urte osoan egongo da irekita.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +