Oharrak eta Berriak

Aldizkako zirkulazio mozketak Algorta etorbidean, lurpeko edukiontziak jartzeko

2018/04/17

Algortako etorbideko 63 eta 71. zenbakien parean (Telletxe-Andrés Cortina tartea), hondakinen bilketarako lurpeko edukiontziak ipintzeko lanak direla-eta, aldizkako mozketak egingo dira bide horretako zirkulazioan bihar asteazkenean, hilak 18. Mozketak honako ordutegi hauetan egingo dira: 09:10-12:30, 12:40-14:30 eta 14:50-16:30. Modu horretan, eguneko lehen orduan libre izango da bidea ibilgailuentzat eta libre Santísima Trinidad ikastetxeko sarbideak.

Udalak barkamena eskatzen du lanok sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +