Oharrak eta Berriak

Abantzadan bide bat itxi da, ‘arriskuaren zubia’ eta ‘triangeluko bidegurutzea”-ren artean

2018/04/17

abantzada

Abantzadako BI-637 errepideko errei bat itxita dago ‘arriskuaren zubia’ eta ‘triangeluko bidegurutzea’-ren arteko zatian, Ereagako noranzkoan. Erreia, aipatutako tartean dagoen kutxatila bat konpontzeko lanak direla-eta itxi da, eta hortaz, bi erreietatik bat baino ez dago zabalik. Uste da lanek bi aste baino zerbait gehiago iraungo dutela.

Udalak barkamena eskatzen du lanok sor ditzaketen eragozpenengatik.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +