Oharrak eta Berriak

2018. Urterako zaborra bildu, garraiatu eta tratatezeagatiko tasen erroldaren onarpena

2018/04/16

2018 urterako Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasen errolda onartzen duen 1417  zenbakidun Dekretua sinatu da, 2018ko apirilaren 11an.

Errolda jendaurrean ikusgai jarriko da Getxoko Udalaren Zerga Kudeaketaren bulegoetan (Kontu-hartzailetzaren Bulegoak, Foruen kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan), 2018ko apirilaren 17tik maiatzaren 8ra bitartean, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera babestutako datuak izanik, interesdunek egiaztatu egin beharko dute izaera hori.

Jakinaraztea iragarkia likidazioen berri emateko jakinarazpen kolektibotzat hartuko dela. Kuota galdagarriak kalkulatzeko, urteko kuota urteko egun-kopuruarekin zatitzen da, eta ordainagiri artean igarotako egunekin biderkatu. Eragiketa horietatik ateratako emaitza ur-hornikuntzako eta -kontsumoko ordainagirien aldi eta epe beretan  bilduko da, halako ordainagiririk balego. Osterantzean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ezarriko ditu epeak eta aldiak.

Berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke erroldetan sartzeko edo horietan jasotako datuak aldatzeko egintzen kontra, ebazpena jendaurrean jartzeko epea amaitu eta hilabeteko epean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +