Oharrak eta Berriak

Aurrezki Kutxa kalea itxiko da zirkulazioarentzat, RKEko altzariak deskargatzeko lanengatik (osteguna, otsailak 15ean)

2018/02/14

Bihar osteguna, otsailak 15ean, Caja de Ahorros kalea itxiko da  ibilgailuentzat, Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian,  Romo Kultur Etxeko altzariak deskargatzeko lanak direla eta. Kale tarte hori, 08:00etatik eta deskarga-lanak amaitu arte egongo da itxita.

 Ondorioz, lan horiek eragina izango dute ibilgailuen zirkulazioan, eta horregatik ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezekiel Agirre edo Lope de Vega kaleak. Oinezkoentzat, berriz, bidea guztiz zabalik egongo da kale tarte horretan.

 Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +