Oharrak eta Berriak

Zirkulazioan aldaketak San Martin, Trinidad eta Talaieta kaleetan, fresatze eta asfaltatze lanek

2018/02/09

Bide –zorua saneatzeko eta errodatze-geruza konpontzeko Algortako San Martin, Trinidad eta Talaieta kaleetan egingo diren fresatze eta asfaltatze lanak direla eta, aldaketak izango dira zirkulazioan datorren asteko astearte eta asteazkenean, hilak 13 eta 14. Lan horiek, beti ere, eguraldiaren baldintzak onak baldin badira egingo dira.

Horrela, asteartean, hilak 13, trafikoa itxita egongo da San Martin kalean, Jaime Morera eta Trinidad artean, 08:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera. Eskola-autobusentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat zabalik egongo da, salbuespen gisa eta ahal den neurrian. Zirkulazioa Jaime Morera kaletik desbideratuko da. Maria Gori kalean ere eragina izango dute lanek, eta bakarrik garajeetako sarbidea libre egongo da; horregatik, kontu handiz ibiltzea eskatzen da.

Bestalde batetik, asteazkenean, hilak 14, Trinidad kalea itxiko da zirkulazioarentzat ere, San Martin eta Andikoetxe artean, 08:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera. Hemen ere, eskola-autobusentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat zabalik egongo da, salbuespen gisa eta ahal den neurrian. Hartara, zirkulazioa Lorenzo Areilza kaletik desbideratuko da.

Egun berean, arratsaldean ziurrenera, Talaieta kalea ere itxiko da, Arrigunagako Jaitsiera eta Lorenzo Areilza artean. Horrenbestez, lanongatik jar daitezkeen seinaleei erreparatu beharko zaie. Trafikoa San Martin kaletik desbideratuko da.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta, era berean, kontuz ibiltzea eta lanak modu zuzenean egiteko aparkalekua debekatuz jarriko diren seinaleei erreparatzea erregutzen du, baita lanak egiten diren bitartean kokatu daitezkeen beste seinale batzuei ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +