Oharrak eta Berriak

Zirkulazio-mozketa puntualak Aingeruaren Etorbidearen inguruan

2017/10/13

Gracia Querejeta zuzendariaren Ola de crímenes filmaren eszena batzuk grabatuko direla eta, urriaren 17an eta 18an zirkulazio- mozketa puntualak egongo dira Aingeruaren Etorbidean eta inguruko hainbat kaletan.

Horrela, bi egunetan, mozketak izango dira Aingeruaren Etorbidean, Gustavo Adolfo Becquer kalearekin topo egiten duen bidegurutzetik Maidaganeraino doan tartean (Bentako gurutzea). Ordutegia (gutxi gorabehera) izango da: asteartean, hilak 17,  07:00etatik 16:00ak arte eta 15:00etatik 20:00ak arte; eta asteazkenean, hilak 18, 07:00etatik 16:00ak arte. Euria eginez gero, ordutegiak eta lekuak alda daitezke.

Udaltzainak egongo dira mozketak egingo diren lekuetan oinezkoen eta trafikoaren transitoa erregulatzeko.

Filmazio-taldeak Andra Mariko kiroldegi eta probalekuko aparkaleku zati bat ere hartuko du.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +