Oharrak eta Berriak

“Aixerrota Errota” izeneko udal eraikina jatetxe moduan ustiatzeko emakidearen espedientea.

2017/09/27

Udalak, “Aixerrota errota ” izeneko higiezinaren titularra den aldetik emakidan lizitatuko du, higiezin hori, pleguetan azaltzen den lez, ostalaritzaren aldetik ustiatzeko, B taldearen barruan (Getxoko Ostalaritzako Ordenantzaren arabera) eta 2. taldearen arabera (Eusko Jaurlaritzaren ordutegien dekretua).

 Eraikinak gutxi gorabehera 266,06 m2 erabilgarriko erdisoto bat, eta gutxi gorabehera 370,53 m2 erabilgarriko beheko solairua;  jatetxe-taberna bat dago, ataripetik sarrera independentea daukana.

 Errota jatetxeko harrerarekin konektaturik dago zuzenean eta jatetxeetara sartzeko banalekua da.

 Emakida honek 10 urteko iraupena izango du eta 5 urtez luzatu ahalko da.

Lagatako jabari publikoko emakidaren ordainean, adjudikaziodunak  gutxienez hilero aldian aldiko 6.122 euroko ( BEZ barik) kanon bat ordaindu beharko du.

 Ostalaritzaren sektorean esleidunak duen eskarmentua eta aintzastapenak (aintzatespenak, aipamenak, titulazioak eta abar) konntutan hartuko dira.

Proposamenak aurkezteko epea 2017ko irailaren 28tik 2017ko azaroaren 10era arte izango da, biak barne.

 Behar den informazio guztia erantsitako pleguetan dago, baita Ondare eta Etxebizitza Sailean ere. (Foruak, 6. 48991 Getxo. Telefono-zenbakia: 944.660.044, ondarea@getxo.eus)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +