Oharrak eta Berriak

Hiru zuhaitz kenduko dituzte Romoko Santa Eugenia plazatik

2017/09/12

Romo Kultur Etxearen (RKE) ingurunea egokitzeko lanak direla-eta, bihar, asteazkena, hilak 13, Santa Eugenia plazan hesiz inguratuta dagoen esparruaren barruko bi jardineretako hiru zuhaitzak eta landaretza kenduko dira, lorategi-alde horiek birmoldatu, handitu eta hobetze aldera.

Zuhaitzak Udaltzaingoaren eraikinaren inguruko zelaietara eramango dira eta baita aipatutako gunean aurretik kendutako beste espezie batzuk ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +