Oharrak eta Berriak

Lanak Areetako hiru kaletako herri argien instalazioan

2017/09/07

Argiztapen publikoko instalazioen kontserbazio eta segurtasun baldintzak hobetzeko asmoz, datorren astelehenetik, hilak 11tik aurrera hasiko dira egiten koadroak, kanalizazioak eta linea elektrikoak berriztatzeko obrak, Las Mercedes, Zalama eta Novia Salcedo kaleetako puntu zehatz batzuetan. 

Egin beharreko lanen ezaugarriak kontuan izanik, obrek eragina izango dute oinezkoen zirkulazioan, eta baita ibilgailuen zirkulazioan eta garajeen sarbideetan ere, era puntualean. Aldaketak behar bezala seinaleztatuta egongo dira. Obrak egiteko aurreikusitako epea bi astekoa da.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +