Oharrak eta Berriak

Zirkulazio etetea Euskaltel La Kantera Pro skate txapelketa dela eta

2017/06/19

Asteburu honetan Arrigunagan egingo den La Kantera Pro skate txapelketara jende ugari etorriko dela aurreikusten denez, Udaltzaingoak Algortako Altube kalea itxi egingo du ibilgailuentzat, jendetzaren arabera, Artagan kaletik edo Altube kaleko puntu garaienetatik ostegun arratsaldetik (ekainak 22) larunbat gauera arte (ekainak 24).

Metroa (Bidezabalgo Geltokia) erabiltzea gomendatzen da.

Inguru honetako bizilagunei aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldiaren antolaketak eragin ditzakeen eragozpenak ulertzeagatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +