Oharrak eta Berriak

Espaloi zati bateko zoladura konpontzeko lanak, Sarrikobaso kalean

2017/06/19

Gaur astelehena, ekainak 19, hasi dira Algortako Sarrikobaso kaleko espaloi zati bateko zoladura konpontzeko lanak. Piñagako errotondaren eta Elorri kalearen arteko espaloi zatian egiten ari dira konponketa lanak. Lan hauek “Getxo Txukun. Auzoz auzo, kalez kale” parte-hartze izaerako programan Algortako beheko esparrurakko aurreikusitako jarduketako bat dira.

Lanok ez dute zirkulazioan eraginik izango, baina egiten diren bitartean aparkaleku batzuk okupatuko dira inguruan, lanak egiteko beharrezkoak diren materialarekin eta bitarteko lagungarriekin. Oinezkoak, bestalde, aurreko espaloitik ibili beharko dira. Lanak egiteko aurreikusitako epea 3 hilabetekoa da.

Udalak barkamena eskatzen du aipatutako egoerak eragin ditzaken eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +