Oharrak eta Berriak

Udako denboraldia hasiko da Fadurako igerilekuetan

2017/06/13

Datorren ostiraletik, hilaren 16tik, irailaren 17ra, Fadurako kanpoko igerilekuek beren ohiko ordutegia aldatu eta udakoa edukiko dute. Horrela, igerileku olinpikoa astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da 7:30etik 21:30era (asteburuetan 08:30ean irekiko da); eta kanpoan dauden gainerako eremuak —berdeguneak eta haurrentzako igerilekuak—, berriz, 10:00etatik 21:30era irekiko dira.

Igerilekuen erabiltzaileentzat kafetegia irekita izango da astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 20:00etara (asteburuetan eta jai-egunetan, 11:00etatik 20:30era).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +