Oharrak eta Berriak

Algortan zirkulazio mozketak zoladura konpontzeko

2017/03/17

Datorren astean hasiko dira bide-zorua konpontzeko lanak Algortako Itxasondo, Urbasa, Oiz, Santiena eta Alango kaleetan; lanon ondorioz, aldaketak egingo dira zirkulazioan eta bidea ere itxiko da ibilgailuentzat. Kale horietako tarte batzuetan egingo dira lanak, hain zuzen ere, bide-zorua eta errodadura azala konpontzeko, hainbat tokitan egoera txarrean daudelako. Lanak, halere, eguraldi txarra ez bada egingo dira. Orden kronologikoari erreparatuta, aurreikusita dago astelehen honetan, martxoak 21, Itxasondo eta Urbasa kaleetan hastea lanak. Eragin txikia izango dute zirkulazioan, baina, dena den, gidariei adi egotea gomendatzen zaie lanengatik jarriko den seinaleztapenaren aurrean. Asteartean, hilak 21, goizean itxiko da Oiz kalea, Anboto eta Mugarra artean; eta arratsaldean, Santiena kalea itxiko da, 14:00etatik 19:00ak arte, gutxi gorabehera. Asteazkenean, hilak 22, Alango kalea itxiko da, Fuerosetik Alangoetara bitartean, 09:00etatik 18:00ak arte; horren ondorioz, zenbait unetan, zirkulazioan eragina izango du Txiskiena eta Martikoenatik Alangora sartzeko. Lanak egingo diren kaleetan, bestalde, aparkalekuak libre utzi beharko dira mugatutako aldeetan; hori dela eta, seinaleei adi egotea eskatzen da. Udalak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +