Oharrak eta Berriak

Saharar ume bat udan hartzeko izena emateko epea apirilaren 15era arte dago zabalik

2017/03/13

Datorren apirilaren 15era arte zabalik izango da uztailean eta abuztuan etxean saharar ume bat hartzeko izena emateko epea. Ekimena ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak antolatzen du, Getxoko Udalarekin elkarlanean,  Oporrak bakean kanpainaren barruan. Uda honetan haur saharar bat etxean hartu lelopean, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrei udan Argeliako Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetako errealitate gordina ahaztu ahal izateko aukera eskaintzen die programak. Oraingoan, eta berritasuna bezala, erroldatutakoez gain, udalerrian lan egiten duten pertsonek ere hartu ahal izango dute etxean haur bat. 

Inormazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +