Oharrak eta Berriak

Gaueko lanak Metroko linean, Areetan (martxoaren 31ra arte)

2017/02/23

Metro Bilbaok asteon hasi ditu metroko linea Errekagane parketik aldentzen duen horma altxatzeko lanak, segurtasun arazoak direla-eta. Hain zuzen ere, lanak 250 metroko tarte batean egingo dira, Areeta eta Gobelako geltokien artean, gutxi gorabehera Ezekiel Agirre kalearen paretik Serantes kalera arteko zatian, Romo auzoan. Lanon arabera, trenbidea Errekagane parketik aldentzen duen hormaren altuera 80 cm inguru altxako dute, horren gainean dagoen hesia igo eta goi-tentsioko linea aipatutako parketik modu egokian aldentzeko. Metro Bilbaotik jakinarazi dutenez, lan horietako batzuk gauez egin beharko dira, gaurtik hasita eta martxoaren 31ra arte, 00:00etatik 05:00etara. Halere, gau batzuetan ez da lanik egingo. Lanen eraginez zarata handirik ez dela egongo aurreikusten den arren, enbarazuren bat edo beste sor liteke, Errekagane kaleko etxebizitzak hurbil daudelako.

Horregatik, Metro Bilbaok eta Udalak barkamena eskatzen dute sor daitezkeen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +