Oharrak eta Berriak

Itxe kaleko bigarren tarte bat itxiko da, urbanizatze lanengatik

2017/01/20

Datorren asteartean, hilak 24, itxi egingo da ibilgailuentzat, garajeetako sarbideak ezik, Itxe kaleko bigarren zati bat, Iturgitxi eta Areneazpi kaleen artekoa, kalea urbanizatzeko egiten ari diren lanengatik, beharrezkoak baitira. Uste da aipatutako kale zatia 4 edo 6 astez itxita egongo dela.

Horren ondorioz, Iturgitxi kalean, Iparbide eta Itxe arteko tartea kale itsu bihurtuko da, noranzko bikoitzekoa autoentzat. Oinezkoentzako ibilbideak bere horretan geratuko dira, nahiz eta beren trazadura aldatu egingo den, lanak aurrera egin ahala.

Bestalde, amaitu dira aipatutako kaleko lehen zatiko lanak, Arene eta Areneazpi artean egindakoak; eta horrengatik, zabalik dago jada ibilgailu eta oinezkoentzat.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +