Oharrak eta Berriak

Zirkulazioa itxiko da San Ignacio kalean, saneamendu sareko lanengatik

2019/01/07

San Ignacio kalean, 8 eta 10. zenbakien artean, saneamendu sareko lanak direla eta, bihar asteartetik aurrera, urtarrilak 8, bidea itxiko da zirkulazioarentzat.

Neurriak ez du eraginik izango garajeetako sarbideentzat. San Ignacioko 10, 12 eta 14 zenbakietako eta Particular Francisco Aldecoa kalekoak Algorta etorbidetik sartu eta irten beharko dira. Ormetxe 1 eta San Ignacioko 4, 6, 8A eta 8B-koak, berriz,  Ormetxetik.

Uste da lanen iraupena 5 egunekoa izango dela.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Plano

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +