Zerbitzuen zerrenda

Zerbitzuen zerrenda

1. Banakako eta familiako esku-hartzeak

 

2. Prestazio ekonomikoak

  • Oinarrizko Errenta
    Oinarrizko Errenta izaera ekonomikoko aldizkako prestazioa da, eta biziraupenerako oinarrizko gastuei aurre egiteko behar adina baliabide ekonomikorik ez duten pertsonen beharrak estaltzera zuzendurikoa da.
    Finantzazioa EAEko Aurrekontu Orokorren kontura egiten da.
    Urdainketa, berriz, kasuan kasuko Foru Aldundiak egiten du, eta izapidetzea udaleko gizarte zerbitzuen ardura da.
    Dokumentazioa
  • Gizarte Larrialdiko Laguntzak
    Gizarte Larrialdiko Laguntzak izaera ekonomikoko prestazioak dira. Ez dira aldizka ematen diren horietakoa eta diruz laguntzeko xedea du gastu zehatzei aurre egiteko baliabide gutxi dituzten pertsonei. Gastu horiek ohikoak edo ezohikoak izan daiteke, eta gizarte bazterkeriako egoerei aurrea hartu, haiek ekidin edo gutxitzeko beharrezkoak dira.
    Finantzazioa EAEko Aurrekontu Orokorren kontura egiten da, udalerri bakoitzari egokitzapen ekonomikoa eginez kontzeptu honen barruan. Udaleko Gizarte Zerbitzuek ordainketak izapidetzen, ebazten eta gauzatzen dituzte.
    Dokumentazioa
  • Aldizkakoak ez diren laguntzak
    AELak arautzen dituen udal arautegiaren arabera, laguntza horiek Getxoko udalerriko auzotarrei zuzentzen zaizkie, gastu zehatzei aurre egiteko baliabide nahikorik ez badute. Laguntza hauek ematearen helburua gizarte bazterkeria presaz eta aldi batez gutxitzea edo hura ekiditea da.
    Bestalde, udal finantzazioko prestazio ekonomiko bakarrak direla azpimarratu nahi dugu, eta izaera subsidiariokoak dira.
    Dokumentazioa
  • Gizarteratzeko Laguntza Bereziak
    Gizarteratzeko Laguntza Bereziak aldizka ematen diren izaera ekonomikoko laguntzak dira. Helburuak oinarrizko beharrei aurre egitea eta gizarteratzea ahalbidetzea dira, gizarte bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen kasuan. Laguntza horiek bi motatakoak izan daitezke:banakakoak edo familiakoak.
    Finantzazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren kontura egiten da eta izapideak, berriz, udaleko Gizarte Zerbitzuek egiten dituzte.

3. Gizarteratzeko hitzarmenak

Erabiltzaileek eta kasuan kasuko gizarte langileak pertsona bat gizarteratzea eta lan munduratzea posible izateko edo bazterkeriako egoera larrian geratzea saihesteko behar diren gizarte mailako ekintzak jasotzen dituen dokumentu edo programa adostua da.

4. Aholkularitza legaleko zerbitzua

Alde legalei buruz informazioa/orientabidea behar duten gizarte zerbitzuen erabiltzaileei zuzendutako zerbitzua da, horrelakorik zerbitzu pribatuen eta/edo doako laguntza juridikoa / ofiziozko txandaren laguntzaren bidez eskuratzen ez badute. Aholkularitza funtzioak bakarrik egiten ditu, eta ez da bigarren iritzi bat eskuratzeko zerbitzua. Horretara iristeko, beharrezkoa da aldez aurretik Gizarte langileak hara bidaltzea
Dokumentazioa

5. Arrisku jokabideen prebentzioa eta laguntza gazteentzat eta horrien familientzat

Arriskuko portaerak dituzten nerabeei (14-21 urte) eta beren familiei zuzendutako prebentzio eta babes programa. Getxoko Udalak lankidetza hitzarmena adostuta du Gizakia Fundazioarekin eta hark sustatutakoa da honakoa
Dokumentazioa

6. Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko programa

EJ-ren Hezkuntza Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren eta Eudelen artean gertutu eta adostutako programa da, eskolatze eza eta eskolako absentismoa deuseztatzeko. Prebentziorako eta antolamendurako neurrietan oinarritzen da, eta erakunde ezberdinen artean adostutako jarduteko protokoloa du.

7. Heldu / Etorkinen erregularizazioa

Dokumentuen aldetik egoera irregularrean dauden etorkinentzako orientazio juridikoko zerbitzua da. Eusko Jaurlaritzak sortutakoa da eta euskal udalerri guztiekin sarean egiten du lan. Sarrera bakarra da, udaleko gizarte zerbitzuetatik bidalitako pertsonei bakarrik lagunduz, haien bideratze fitxa bidali izan eta gero.

8. Udaltzaingoaren eta ertzaintzaren arteko lankidetza

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei bidaltzen dizkiete zerbitzu horien esku-hartzea behar izan dezakeen gizarte arazoren bat agertzen duten eta poliziaren esku-hartzea behar izan duten kasuak.s.

9. Behargintza - Lan Zentroarekin lankidetza

Koordinazio egituratua dago eta 3 programa motatan egiten da lan batera. Horiek gizartean egoera desabantailatsuan, bazterkerian eta/edo bazterkeria arriskuan daudenei zuzendurikoak dira. Gauzak horrela, parte-hartzaileak gizarte zerbitzuen erabiltzaileak berak dira.

10. Etxez etxeko arreta zerbitzua

  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ)
    Etxez etxeko laguntzarena zerbitzu osoa, erabilera anitzekoa eta komunitarioa da, eguneroko bizitzako jarduera egiteko arazoak agertzen dituzten familiei zuzendua. Arreta zuzena eskaintzen du etxebizitzan bertan, erabiltzailea bere ohiko ingurunean geratu eta sartzearen alde egiten duten esku-hartze zehatzak izanez eta autonomia funtzionala orekatuz mugatuta dagoenean.
    Hartzaileak: eguneroko bizitzako jardueretan zailtasunak topatzen dituen pertsona oro (bakarrik bizi diren adineko pertsonak, elbarritasunen bat dutenak, kanpoko laguntza behar duten familiak...).
    Dokumentazioa
  • Adinekoei lagun egitea
    Zerbitzu honen helburua bakarrik bizi diren adinekoek duten lagun beharrari aurre egitea da batetik, eta, bestetik, haiek egunero zaintzen dituztenek duten atseden beharra arintzea. Zerbitzu hau lankidetza hitzarmen bidez egiten da Getxoko Udalaren eta Elizbarrutiko Caritasen artean.
    Hartzaileak: bakardade egoeran bizi diren adinekoak edo etengabeko zainketa behar dutenak, haien egoera arintzeko gizarte harremanak sor daitezen.
    Dokumentazioa
  • Telelaguntza
    Telelaguntza sistema berezia da, eta gai da larrialdi edo egoera ez normalean dei bat egiteko. Egiten den dei hori SOS DEIAK-ek hartzen du; eskaera jaso ondoren, agertutako arazoa konpon dezakeen pertsona edo zerbitzuarekin jartzen da harremanetan.
    Hartzaileak: adinekoak edo elbarriak nagusiki, bakardade eta/edo osasun arriskuko beste edozein egoera kanpo utzi gabe.
    Dokumentazioa

11. Mendekotasunaren aurrean arreta emateko sistema

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta pertsona horiei laguntza emateko orduan berdintasuna bermatuko dituzten giza-eskubideen inguruko gutxieneko komunaren edukia arautzen helburua duen legea indarrean sartu zenetik, hau da, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Autonomia pertsonala bultzatu eta haiek zaintzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea indarrean sartu zenetik, Bizkaiko Lurralde Historikoaren barruan mendekotasun egoera aitortzeko prozedura eta mendekotasunaren aurrean arreta emateko laguntzak arautu dira.

Mendekotasun egoeraren aitorpena ezinbestekoa da arreta emateko gutxieneko sistema osatzen duten laguntzen dota zerbitzuen katalogoaz baliatzeko.

12. Bizitoki alternatiboak

Babespeko apartamentuak
Tutoretzapeko apartamentuen xedea adineko pertsonen multzoaren bizitoki beharrari aurre egitea da, horiek, arrazoi ezberdinak direla bide, baliabide hori behar dutenean bizitza askea izaten jarraitzeko komunitatean.
Hartzaileak: adineko autonomoak, egoera fisiko eta psikiko egokikoak, eguneroko bizitzaren jarduerak egiteko gai direnak. Etxebizitzarik ez dutenei ere zuzentzen zaie, edota, etxebizitza izanda, hark ez baditu betetzen bizigarritasunerako gutxieneko baldintzak. Horretarako, funtzionamendurako Arautegian zehaztutako betekizunak bete behar dira.
Egungo tutoretzapeko apartamentuek Lope de Vega kaleko 12.ean dute egoitza, 11 pertsona hartuz.
Gainera, Lopez Oses kalean (Romo) kokatzen den eraikineko egoitzan tutoretzapeko beste 28 apartamentu eraiki eta atondu dira.
Dokumentazioa

13. Gizarte-Hezkuntzako eskuartzeko programa

Gizarte-hezkuntzako eskuartzeko programa Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen laguntzako baliabide osagarria da, eta bere helburua arriskuko, babesik ezeko, desabantaila sozial edo zailtasun soziofamiliarreko egoerak prebenitzea eta konpentsatzea da.
Programaren xedea hezkuntzako eskuartzea edota eskuartze psikosoziala adin txikikoei, nerabeei, helduei eta sendiei eskaintzea da. Laguntza eta orientazioa, funtsean, gaitasun pertsonalak, guraso-gaitasunak eta gizarteko gaitasunak garatzera zuzentzen dira.

Programa honen hartzaileak:

  • Udalerriko adin txikikoak eta gazteak, gizarte-familiako ahultasun egoeran badaude.
  • Udalerriko sendiak eta helduak, bere ardurapean adin txikikoak dituztenak nagusiki.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +