Dirulaguntzak

Gizarte Zerbitzuen Sailak Getxoko udalerrian jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoentzako diru-laguntzak deitzen ditu urtero, udalaren gizarte-zerbitzuetako helburuaren barnean dauden diru-laguntzak (12/2008 Legea)

Horrenbestez, honako hau lortu nahi da:

  • Gizarte-kohesio handiagoa sortzea.
  • Elkartegintza eta boluntariotza bultzatu eta sustatzea Getxon.
  • Gizarte-ekimenari laguntzea Gizarte Segurantzaren Euskal Sistemako prestazioen katalogoaren barnean ez dauden prestazio nahiz zerbitzuak garatzeko.
  • Sektore publikoaren eta hirugarren sektorearen arteko lankidetzaren alde egitea.

Diru-laguntza hauen hartzaileak dira, irabazi-asmorik gabeko entitate, erakunde edo elkarteak, Getxoko Udalean, Eusko Jaurlaritzan edota dagokien erregistro publikoan entitate moduan erregistratutakoak, Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten dutenak, jarduerak Getxoko udalerrian garatzen dituztenak edota udalerriko biztanleei bideratuta eta udalaren Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta jardun nahi dutenak.

Erregistroan egindako inskripzioek oinarri arautzaileak onartzen diren datatik bi urteko antzinatasuna izna behar dute.

Entitateek jaso ditzaketen diru-laguntzen modalitateak edo lerroak, ondoren zerrendatzen dira. Diru-laguntzen lerro bakoitzerako berariazko oinarri arautzaileak 14. artikuluan jasotzen dira.

  • Diru-laguntzen1. lerroa. Getxoko entitateen ohiko jardueraren funtzionamendua edota mantentze-lana 
  • Diru-laguntzen 2. lerroa. Getxoko udalerrirako interesgarriak diren berariazko proiektuak
  • Diru-laguntzen 3. lerroa. Proiektu esperimentalak edo berriak.
  • Diru-laguntzen 4. lerroa. Parte-hartzearen sustapena.
    -  4 A Azpilerroa. Gizarte-arloa sustatzea eta sendotzea.
    - 4 B Azpilerroa. Adineko pertsonen parte-hartzea eta bizitza aktiboa sustatzea.
  • Diru-laguntzen 5. lerroa. Esku-hartze sozialari emandako laguntza.
    - 5 A Azpilerroa. Arrisku edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsona nahiz familiei gizarte-laguntza ematea.
    - 5 B Azpilerroa. Oinarrizko beharren estalduari laguntzea.
    - 5 C Azpilerroa. Esku-hartze sozial osagarriari laguntzea.
    - 5 D azpildo esku-hartze sozial osagarriaren laguntza
  • Diru-laguntzen 6. lerroa: Etorkinen harrera eta kulturartekotasunaren sustapena.

- Izapideak

- Deialdia

- 2017ean emandako diru-laguntzak

- 2017ean ukatutako diru-laguntzak

- Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak erabiltzeko eskaerak

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +