Berriak

Diru-laguntzak

2019/01/22

Udalak 180.000€ onartu ditu  esklusio- egoerak prebenitzeko eta artatzeko gizarte diru-laguntzetarako

Getxoko Udalak 180.000€ onartu ditu, esklusio-egoerak prebenitzeko eta artatzeko, eta pertsonen eta familien gizarteratzea sustatzeko udal gizarte diru-laguntzetarako. Udalaren Laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira, gastu espezifikoei edo apartekoak diren gastuei eta gizarte-bazterketa egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak direnei aurre egiteko nahikoa baliabide ez dituzten Getxoko udalerriko bizilagunei zuzendutakoak.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, aurretik dagokion Gizarte Langileak egindako beharren hasierako balorazioan oinarritutako nahitaezko aldeko balorazio profesionala behar da. Izan ere, eskatzaileek (adin nagusikoak) Udaleko Gizarte-langilearekin aurretik adostutako Arreta pertsonalizatuaren plan batean parte hartu behar dute, laguntzen aparteko izaera dela-eta, prestazioak egoera zehatz batzuk hobetzeko tresnak edo instrumentuak dira, eta hobetzeko ibilbide oso batean kokatzen dira.  Eskatzaileek ondasun higiezinak %100eko jabetzan ez dute eduki behar, edo Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren araudian ezartzen direnak  eta laguntzaren modalitate bakoitzerako baldintza espezifikoak bete beharko dituzte.

Laguntzen mota

Laguntzak etxebizitzari lotutako beharretarako izango dira (ostatua, eta etxebizitzari eusteko eta kontserbatzeko), laneratzea eta gizarteratzea bultzatzeko (haurtzaindegietara eramateagatik sortutako gastuetarako, eta Bizikidetzako Unitateko adingabeen jarduerak medio sortutako gastuetarako), eta  beste mota bateko laguntzetarako (elikadura, jantzien eta oinarrizko tresnen oinarrizko premietarako, osasun-arloko premietarako, eta arreta pertsonalizatuaren plana bultzatzeko gastuetarako).

Eskaerak 2019ko urtarrilaren 23tik abenduaren 9era egin ahal izango dira Getxoko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Laguntzak justifikatzeko, laguntza izan duten kontzeptuen inguruko ordainagiriak eta/edo fakturak aurkeztu beharko dira. Gehieneko epea 2020ko urtarrilaren 31a izango da.

2018

2018an Udalak 94 gizarte laguntza eman zituen, 128.355,62€tan. Horren %49a etxebizitzari lotutako gauzatarako izan zen.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +