Berriak

Atseden Zerbitzua

2019/01/15

Aldaketa Atseden Zerbitzua erabiltzeko epean

Getxoko Udalak Atseden Zerbitzua erabiltzeko epean aldaketa bat onartu du. Zerbitzua etxez etxeko laguntza zerbitzuaren barrukoa da mendekotasuna duten edo izateko arriskua duten pertsonen senideentzat. Zerbitzu horrek zaintzaileari berarentzako denbora izateko aukera ematen dio, etxetik kanpo jarduera zehatzak egin ahal izateko, profesional adituen bitartez ziurtatuta zaintzen den pertsonari arreta egokia ematen, eta aldi berean, pertsonak etxean eta inguruan geratzen. 

Zaintzaileentzako ordu kopurua (12 eta 48 orduren artekoa) artatutako pertsonen mendekotasun mailaren araberakoa izango da. Ordu horiek urtarrilaren 2an hasten dira disfrutatzen, eta onartutako aldaketaren arabera, urteko azken egun baliodunera arte, eta ez orain arte indarrean zegoen bezala, abenduaren 28ra arte.  Atseden tarteak gutxienez bi ordukoak izan behar dira eguneko, astelehenetik ostiralera, jai egunetan izan ezik, 08:00etatik 22:00etara. 

Atseden-zerbitzua doakoa izango da, harik eta Getxoko Udalak zerbitzuaren prezio publikoa ordenantza fiskalaren bitartez arautu arte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +