Berriak

Lanak

2019/02/06

Pertsonarengan oinarritutako arreta eredua abian jartzeko prozesuaren barruko egokitze lanak amaituta Udal egoitzan

Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza egokitzeko instalakuntza berriak, egokitzapen lanak amaitu ondoren, izan dira pertsonengan oinarritutako arreta eredua abian jartzeko egindako lehenengo urratsa. Lanek guneak egokitzea ekarri dute. Lanak pasa den ekainean hasi ziren eta abenduan amaitu ziren, azken xehetasunen bat eta apaintzeko elementu batzuk falta direla. Lanen kostua 602.664€koa izan da eta eragina izan dute 1.300 metro koadrotan. “Lanak Erresidentziak abian jarri duen pertsonarengan oinarritutako Arreta ereduaren barruan kokatzen dira, eta eredu hori aurrera eramateko martxan jarritako lehenengo pausua izan da. Eredu horrek erresidentzia etxe bihurtu nahi du, aintzinako egituretatik (hotelaren antza handiago zueneko) aldenduz,  eta bizikidetza unitateetara hurbilduz, etxe baten antzarekin, pertsonalizatuak eta egoiliar bakoitzari ahalik eta gehien egokituta; irizpide kliniko eta laguntza irizpideak dituen eredu batetik intimitatea eta norbanako eskubideak errespetatzen dituen eredu batera abiatzeko. Prozesua hau iraultzailea da, sistema zorrotz batetik  malgutasun handiko sistemara pasa nahi baita, pertsona bakoitzari egokitutakoa. Autonomia printzipioa eta erresidentzian sartu arte izandako bizitza eredua mantendu eta errespetatu nahi da. Hori guztia lortzeko, lehenengo gauza tokia egokitzea izan da, eta horregatik egin dira lan hauek, pasa den ekainean hasi zirenak eta orain amaitzen ari direnak”, azaldu du egindako bisitan Imanol Landa Alkate getxotarrak.

Pertsonarengan oinarritutako Arreta ereduaren hurrengo urratsa izango da egoitzako langileei heziketa berezitua eskaintzea.

Antolaketa

Lau solairuetako alde komunak egokitzea izan da lanen helburua. Pisu bakoitzean sukalde txiki bat (labe/mikrouhin, sukalde eta garbigailuarekin) eta jantokia jarri dira, bertako egoiliarrentzat. Asmoa izan da gune horiek erosoago eta intimoago bihurtzea, egoiliar bakoitzak bere astia gozatu ahal izateko, bakarrik edo bere bisitek lagunduta, era pribatuagoan, bisitariek beren jardueran ere parte hartu ahal izango dutelarik. Egoiliarrak sukaldean aritu ere ahal izango dira eta eguneroko zeregin errazak egin ere,  horietariko batzuk gainera helburu terapeutikoekin.

Une honetan Erresidentziak 96 egoiliar ditu, menpekotasun egoera desberdinekoak. Lanak solairuak berrantolatzeko izan dira, horrela geratuz: lehenengo solairua psikogeriatriarako (2 eta 3 mailakoak) eta bigarrenean sendagilearen, farmazia, erizainen, psikologia, erabilera anitzeko aretoa, Etxebizitza Komunitarioa (menpekotasunaren lehenengo graduko 14 tokirekin) eta Eguneko Arreta Zerbitzua (iaz irekia eta bere 12 plazarekin beteta).  Hirugarren eta laugarren solairuak menpekotasunaren 2 eta 3 gradukoentzat dira. “Lanen ondorioz, Etxebizitza Komunitarioa laster abian jarriko da, 14 plazekin, gela indibidualetan, 2015eko Gizarte Zerbitzuen Zorroak udalerrirako aurreikusten duena betez. Babespeko aparkamenduekin batera, beste egitura bat izango da berri hau mendekotasuneko lehenengo maila dutenentzat. Etxebizitza Komunitarioan sartu ahal izateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute pertsona interesatuek. Hori iragarriko dugu noiz eta nola egin.  Mendekotasunaren bigarren eta hirugarren maila dutenak  Foru Aldundiaren bidez sartuko dira,  erakunde horrekin dagoen hitzarmenari esker”, azaldu du Elena Coria zinegotzi arduradunak.

Gainera, erresidentziak hurrengo zerbitzu hauek ditu: erizaina, sendagilea, gizarte-lana, estimulazio kognitiboa, gimnasia, ile-apaindegia, podologia, fisioterapeuta, erlijioso eta gizarte-kulturala, kafetegian arratsaldeetan egoten diren hainbat jarduerarekin batera. 

Gogoratu, Erresidentziarako garrantzitsua ere izango dela aurreikusitako bi igogailuak martxan jartzea. Horiek Aiboako metro geltokia eta Neguri-Algortako goialdea (“Jesusen Bihotza” Udal Zaharren egoitza eta Miguel Beascoa eta Konporte kaleak) lotuko dituzte. Lanak aste honetan hastea espero da eta igogailuak datorren udan erabili ahal izatea. 25 metro igoko diren igogailuek gehienez, bidaia bakoitzean 16 lagun batera garraiatzeko gaitasuna izango dute. Lehenengo igogailua Aiboako metro geltokitik aterako da eta bi geraleku izango ditu: bat trenbide ondotik paraleloan doan espaloiaren mailan, eta bestea gorago, sortuko den oinezkoentzako ibilbide berri baten parean, bigarren igogailura eramango duena. Bigarren ekipamendu horrek Miguel Beascoa kaleraino igoko da, eta bi sarbide izango ditu, bata zuzena Jesusen Bihotza Zahar-egoitzarako eta bertan eskaintzen diren zerbitzuetarako, eta bigarrena Miguel Beascoa kale bertakoa.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +